Ikasle Abertzaleak dio Bilboko egoitza «berreskuratu» duela

IA erakundeko kideak Sorturen Erronda kaleko egoitzara sartu ziren igande goizean, sarraila aldatuta

2019ko azaroaren 19a
00:00
Entzun
BILBO. Ikasle Abertzaleak erakundeko kideak Sortuk erabiltzen duen Bilboko Erronda kaleko egoitzara sartu ziren igandean, 08:30ean, eta gazte erakundeak ohar baten bidez jakinarazi zuen egoitza ikasle mugimenduarentzat «berreskuratu» duela. IAko kideek egoitzaren sarraila aldatu zuten barrura sartzeko. «Ikasle antolakundearen zein ikasle mugimenduaren eskuetan jartzeko» asmoz egin zuen ekintza. Oharrean argitu duenez, «antolakuntza premiak» eta «Sortuk modu kontzientean eragin duen arazoa konpontzeko duen borondaterik ezak» bultzatu ditu bide hori hartzera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.