Ugaon probatuko dituzte kontagailu adimendunak

UGAO. EEE Energiaren Euskal Erakundeak eta Nortegas enpresak probarako egitasmo bat jarriko dute martxan Ugaon (Bizkaia) datozen asteetan: gas kontagailuak aldatuko dizkiete erabiltzaile guztiei, eta kontagailu adimendunak instalatuko dizkiete. Mila gailu inguru jarriko dituzte, eta horietako 60tan metano eta karbono monoxido sentsoreak ere ipiniko dituzte.
Atzo Ugaon eginiko agerraldian azaldu zutenez, bi helburu ditu proiektuak: batetik, erabiltzaileei gas kontsumoari buruzko informazioa helaraziko diete, sakelarako aplikazio baten bidez, eta, horren arabera, «modu eraginkorragoan» kontsumitzeko gakoak emango dizkiete; bestetik, segurtasuna hobetu nahi dute, sentsoreen bidez gas istripuak saihestuz. Sei hileko probaren ostean aztertuko dute gailuak zabaldu ala ez.
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.