Juan Guaido inhabilitatu dute Venezuelan

2019ko martxoaren 29a
00:00
Entzun
CARACAS. Juan Guaido Venezuelako oposizioko liderrari kargu publikoetan jarduteko hamabost urterako zigorra ezarri zion atzo kontu publikoen erabilera kontrolatzen duen erakundeak. Elvis Amoroso erakunde horren buruak esan zuenez, Guaidok atzerrira egin dituen bidaien gastuak justifikatu ez dituelako hartu dute erabaki hori. «Asanblea Nazionalaren [parlamentuaren] baimenik gabe 91 bidaia egin ditu atzerrira, 570 milioi bolivarren [bi milioi euroren] baliokoak, eta ezin ditu justifikatu kargudun publiko gisa duen soldatarekin».

Biharko beste protesta egun bat antolatu du Guaidok.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.