Gutxienez hogei hildako Pakistanen, eraso batean

Hildakoetako baten hileta.
Hildakoetako baten hileta. EFE

Berria -

2018ko uztailak 12
ISLAMABAD. Tehrik-e-Taliban Pakistan talde talibanak eraso suizida bat egin zuen herenegun Peshawarren (Pakistan), eta gutxienez hogei hildako eragin ditu. ANP alderdi laikoa mitin bat egiten ari zen, eta ekintzaile batek bere burua leherrarazi zuen. Talibanek beren gain hartu dute erasoa, eta esan Haroon Bilour ANPren liderretako bat hil nahi zutela. Erasoan hil zen.