Pogacarren ausardiak saria jaso du

2019ko irailaren 15a
00:00
Entzun
TXIRRINDULARITZA. Tadej Pogacarrek (UAE) ausarta dela erakutsi du Espainiako Vueltan, eta atzokoan bere adoreak sari handia eman zion Gredoseko Plataformarako bidean. Helmugatik 40 kilometrora, eguneko azken aurreko mendatean, erasoa jo eta atzean utzi zuen faboritoen multzoa. Tropeleko txirrindulari gazteenak —20 urte ditu— bakarkako saio ikusgarria egin zuen, eta 1.32ko aldearekin helmugaratu zen. Eguna sailkapen nagusiko bosgarren postuan hasi zuen, baina erasoari esker Nairo Quintana (Movistar) eta Miguel Angel Lopez (Astana) pasatu zituen. Horri esker, podiumeko hirugarren postuan bukatuko du Vuelta, eta hiru etapa irabazi ditu. Itzulia gaur bukatuko da, eta Primoz Roglicek (Jumbo) irabaziko du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.