UPk dio «aurrerapen handiak» egin direla eskubideen arloan

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako diputatuek uste dute «lorpen ugari» erdietsi dituztela Espainiako Kongresuan

Unidas Podemoseko diputatuak, atzo, Gasteizen. BERRIA.
2022ko uztailaren 21a
00:00
Entzun
GASTEIZ. «Aurrerapen handiak egin ditugu gehiengo sozialen eskubideei dagokienez Euskadin». Hori da Juantxo Lopez Uralde, Roberto Uriarte eta Pilar Garrido Unidas Podemoseko Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako diputatuek Espainiako Kongresuko urte politikoaz eginiko bilana. Hiru ordezkariek urteko balantzeaz eta etorkizuneko erronkez jardun zuten atzo Gasteizen.

Azaldu zutenez, azken hilabeteetan «lorpen ugari» erdietsi dituzte Espainiako Kongresuan «krisi ekonomiko eta sozialak markatutako» urte politiko batean: «Bizi dugun krisi gogorrari aurre egiteko, neurri batzuk onartu dira, gizartearen gehiengoa babesten eta euskal herritarren bizitza hobetzen laguntzen dutenak». Onartutako legeen artean, lan erreforma nabarmendu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.