Sexu erasoen salaketak %27 igo dira Hego Euskal Herrian

Iaz baino ia 200 sexu eraso gehiago salatu dituzte, 930 guztira. Gipuzkoan izan da igoera handiena: %58koa.

2019ko otsailaren 15a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Sexu erasoen salaketek %27 egin zuten gora Hego Euskal Herrian 2018an. 2017an 732 eraso salatu zituzten, eta iaz, berriz, 930. Hala jakinarazi zuen atzo Espainiako Segurtasun Idazkaritzak, delitu penalen inguruan egindako estatistikak aurkeztuta. Besteak beste, sexu askatasunaren aurkako erasoen eta bortxaketen salaketak biltzen dituzte datuok. Egunean, beraz, bi sexu erasotik gora salatu zituzten Hego Euskal Herrian.

Gipuzkoakoa da igoera nabarmenena. 2017arekin alderatuta, %58koa da salatutako eraso kopuruen gorakada eta 42 bortxa eta salatu dituzte. Araban, berriz, 118 eraso salatu ziren iaz. %40koa da igoera, alegia. Bizkaian eta Nafarroan ere egin dute gora delitu horiek. Hurrenez hurren %15,3 eta %16,8 eraso gehiago salatu ziren azken urtean lurralde horietan.

Bestelako delitu penalen inguruko datuak ere jaso dituzte, hala nola drogen trafikoarena, hilketena eta lapurretena, eta, ondorioztatu dute Hego Euskal Herrian %8,9 igo direla delitu horiek. Bizkaian, esaterako, drogen trafikoarekin lotutako delituek %53 egin dute gora. Indarrez egindako lapurretak, ordea, jaitsi egin dira Araban, Bizkaian eta Nafarroan. Gipuzkoan, berriz, zortzi kasu gehiago salatu dira: 349.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.