Gazte transexualei tratamendua ukatu diete Arkansasen

2021eko apirilaren 8a
00:00
Entzun
LITTLE ROCK. AEBetako Arkansas estatuan, adingabe transexualek ezingo dute sexua eraldatzeko tratamendurik jaso, ez eta ebakuntzarik egin ere, uztailetik aurrera. Asa Hutchinson gobernadore errepublikanoa lege proposamena atzera botatzen ahalegindu zen joan den astelehenean, baina Arkansaseko Kongresuak proposamenaren alde bozkatu zuen atzo, Alderdi Errepublikanoaren babesarekin ganberan gehiengoa du. ACLU Ameriketako Askatasun Zibilen Batasunak iragarri du helegite bat jarriko duela prozedura eteteko.

AEBetan legezkoak dira halako tratamenduak adingabeen artean, eta Arkansas da horiek galaraztea onartu duen lehen estatua. Osasun alorreko langileek eta LGTBI komunitateak gogor kritikatu dute neurria.

Gainera, atzo bertan adingabe transexualen aurkako beste lege bat onartu zuten Arkansasen: lege horrek ikastetxeei debekatu egingo lieke gazteek aukeratutako sexua erabiltzea haiek izendatzeko. Giza Eskubideen Kanpaina erakundearen arabera, AEBetan ehun lege baino gehiago onartu dituzte transexualen aurka azken hilabeteetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.