Tarajalgo hondartzan hildako iheslariak gogoratu dituzte

Italiako eta Espainiako hainbat alkatek aliantza bat sinatu dute erreskateak egiten dituzten ontzien lana babesteko
Duintasunaren Martxaren bukaera, atzo, Tarajalen.
Duintasunaren Martxaren bukaera, atzo, Tarajalen. REDUAN DRIS REGRAGUI / EFE

Berria -

2019ko otsailak 10
CEUTA. Tarajalgo hondartzan hil zituzten immigrante bakoitzeko kandela bat piztu zuten atzo, tirokatu zituzten lekuan bertan, memoriaren garra bizirik izateko. Ceutan, Duintasunaren VI. Martxa egin zuten atzo, tragediaren bosgarren urtemugan, justizia aldarrikatzeko. Guardia Zibilak hamabost lagun hil zituen mugan 2014ko otsailaren 6an. Marokotik Espainiara sartzeko ahalegina egin zuten egunsenti hartan 200 bat lagunek. Guardia zibilek, baina, gomazko 145 bala eta bost ke poto jaurti zizkieten.

Unean bertan egiten diren kanporaketak legez kanpokoak dira. Horixe izan da ehun bat elkartek babestutako martxaren leloa. Ekitaldiaren amaieran irakurritako manifestuan, migrazio politikak aldatzea eta nazioarteko zuzenbidea errespetatzea eskatu zuten.

Erroman, bestalde, itsasoan erreskateak egiten dituzten gobernuz kanpoko ontzien lana babesteko aliantza bat sinatu zuten atzo hainbat udalerrietako alkateek. Madril, Bartzelona, Zaragoza, Milan, Napoli, Bolonia, Sirakusa eta Palermoko alkateek egin dute bat ¬ęsarraskia ekiditeko¬Ľ ekinaldiarekin.