Gaur hasiko da Enrich eta Lunaren aurkako epaiketa

2020ko urriaren 14a
00:00
Entzun
FUTBOLA. Emakume batekin sexu harremanak izaten ari zirela bideo bat grabatu eta zabaltzea egotzita, gaur hasiko dira epaitzen Donostian Sergi Enrich Eibarreko jokalaria, eta Antonio Luna jokalari ohia. Bost urteko espetxe zigorra eskatzen du haientzatfiskalak. Eddy Silvestre futbolariarentzat, aldiz, bi urte eta erdi, irudi horiek baimenik gabe grabatu zirela jakin, eta zabaltzea leporatuta.

Gaur epaituko diren gertaerak 2016an jazo ziren. Saioa 09:30ean abiatuko da Donostiako epaitegietan. Fiskalak eta akusazioak bost urteko espetxe zigorra eskatzen dute Enrich eta Lunarentzat, intimitatearen aurkako delitu bat leporatuta, eta inguruabar astungarri gisaa jarri dute bideo hori Silvestreri bidali izana.

Silvestreren kasuan, astungarri gisa jarri dute irudiek biktimaren sexu intimitateari eragiten diotela. Kasu horretan, akusazioak hiru urteko zigorra galdegin du jokalariarentzat. Kalte-ordainak ere eskatu dituzte biktimarentzat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.