Donostian eraso bat jasan ostean, koman dago gizon bat

Espetxean sartu dute gizon bat, erasoa leporatuta. Donostiako Aste Nagusiko bigarren egunean jazo zen

2018ko abuztuaren 16a
00:00
Entzun
DONOSTIA. Abuztuaren 12ko goizaldean, Donostian Aste Nagusia abiatu eta handik ordu batzuetara, eraso bat gertatu zen hirian; Parte Zaharreko kale batean, gizon batek eraso egin zion beste bati. Atzo eman zuen Donostiako Udalak gertaeraren berri; erasoa jasan zuen gizona emakume baten ondoan zegoela adierazi zuen, eta, beste gizon bat hurbildu zitzaiola eta eraso egin ziola. Larri zauritu zuen, eta koma egoeran dago, Donostia Ospitalean. Hedabide batek adierazi duenez, erasotzaileak harremana zuen gizonaren ondoan zegoen emakumearekin: haren bikotekide ohia izan zen. Hedabide horrexen arabera, Urnietakoa (Gipuzkoa) da erasoa jasan duen gizonezkoa, eta 30 urte inguru ditu. Astelehenean atxilotu zuten Donostiako udaltzainek ustez erasoa egin zuen gizona, eta atxikita eduki zuten asteartera arte. Ondoren, epaileren aurrera eraman zuten, eta, hark deklarazioa hartu ostean, kartzelara eramateko agindua eman zuen, lesio larriak leporatuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.