Txertatzera behartzea «azken aukera» da, OMEren arabera

Osasunaren Mundu Erakundeak berretsi du Europan delta aldaera dagoela oraindik ere gehien zabaldua

2021eko abenduaren 8a
00:00
Entzun
KOPENHAGE. OME Osasunaren Mundu Erakundea ez da herritarrak derrigorrez txertatzearen aldekoa. Europarako bulegoko buru Hans Klugeren esanetan, «azken aukera» izan behar du horrek, eta, aurrez, gobernuek ahalegin berezia egin behar dute txertaketa sustatzeko, eta dagoeneko bi dosi hartu dituztenek hirugarrena ere jar dezaten. «Jendea txertoa hartzera derrigortzea soilik izan daiteke aukera bat beste alternatiba guztiek huts egin dutenean. Egia da aukera hori baliagarria izan dela toki batzuetan, baina, halaber, aintzat hartu beharko litzateke herritarren konfiantzan zer ondorio izan ditzakeen», ohartarazi zuen Klugek, atzo.

Erakundeak berretsi du oraingoz delta aldaera dela nagusi Europan eta Asia erdialdean, nahiz eta azken egunetan omikron ere zabalduz joan den — 432 kasu atzeman ditu OMEk Europan—. Gaur-gaurkoz, indarrean dauden txertoak baliagarritzat jo ditu Klugek, baina zehaztu du omikronen kutsatze ahalmena eta izan ditzakeen ondorioak ikertzen jarraitzen dutela. Alde horretatik, nabarmendu du bost faktorek murrizten dutela gaitzaren hilkortasun tasa: txertaketa zabaltzea; errefortzurako dosiak ematea; toki itxietan maskara erabiltzea; jende asko biltzen den tokiak aireztatzea; kasu larrietarako protokolo erabilgarriak onartzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.