Zimbabweko inbestidura saioa atzeratu dute bozen emaitzen inpugnazioagatik

Berria -

2018ko abuztuak 12
HARARE. Nelson Chamisa Zimbabweko oposizioko hautagaiak herenegun epea amaitzear zegoela aurkeztu zuen uztaileko hauteskundeetako emaitzen inpugnazioa Auzitegi Konstituzionalean. Horren ondorioz, Ziyambi Ziyambi Justizia ministroak jakinarazi zuen atzeratu egin dutela Emmerson Mnangagwak presidente kargua hartzeko gaur egitekoa zuen inbestidura saioa. Auzitegi Konstituzionalak bi astetako epea du hauteskundeetan iruzurra egin zen ala ez ebazteko.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna