Mihi-arrain eta legatz kuota murriztu nahi dute

Arrain saltzaile bat. JUNE PRIETO / FOKU.
2021eko azaroaren 4a
00:00
Entzun
BRUSELA. Europako Batzordeak legatza, mihi-arraina eta abadira arrantzatzeko kuotak murriztu nahi ditu Bizkaiko golkoko eta Portugalgo uretan, eta trukean zapo eta oilar kuotak igotzeko prest dago. Batasunak «informazio zientifikoan» oinarrituta egin ditu aurreikuspen horiek, eta abenduan eztabaidatuko ditu Arrantza ministroekin.

Legatza da Euskal Herrian gehien kontsumitzen den arraina, eta haren kuota %18 murriztu nahi du eremu horietan, 6.787 tonaraino. Abadirari dagokionez, %20 murriztu nahi du Bizkaiko golkoaren zati handienean. Kantauri itsasoan, berriz, %10 bakarrik gutxituko du. 149 tona arrantzatu ahal izango dira euskal kostaldean.

Europako Batasunak, dena den, mihi-arrainarekin hartu nahi ditu neurririk zorrotzenak. %44ko murrizketa proposatu du Irlandako uretan, eta %36koa Bizkaiko golkoko erdialdeko eta iparraldekoetan. Ipar Euskal Herriko kostaldea, esaterako, erdialdekoa da. Kantauri itsasoan, berriz, neurri leunagoak hartuko ditu, eta %15eko murrizketa baino ez du eskatu. Dena, baina, ez dira murrizketak: zapoaren kuota %5 handitzea eskaini du batzordeak, eta oilarrarena, %13.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.