Gutxienez 29 pertsona hil dituzte Burkina Fason, islamistek egindako bi erasotan

2019ko irailaren 10a
00:00
Entzun
UAGADUGU. Islamistek bi eraso egin zituzten ordu gutxian Burkina Fason, eta gutxienez 29 pertsona hil, igandean. Bata, ibilgailu konboi baten aurka: elikagaiak eta pertsonak garraiatzen zituzten, eta hamalau pertsona hil zituzten. Bestea, kamioi baten aurkako lehergailua: hamabost pertsona hil zituzten orduan, eta sei zauritu. Azken urteetan, islamisten erasoek gorakada bat izan dute, batez ere iparraldean. Duela bi aste, «neurri handiko eraso bat» egin zuten «identifikatu gabeko talde terroristek», eta 24 militar hil zituzten orduan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.