Langile bat hil da Gasteizen, eraikuntza lan batean

Asteazkenean izan zuen ezbeharrean larri zauritu zen; sindikatuek esan dute azpikontratatuta zegoela

2020ko otsailaren 22a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Gasteizko ospitalean hil da asteazkenean Arabako hiriburuan larri zauritu zen langilea. Argitzeke daude ezbeharrari buruzko xehetasunak; CCOOren arabera, soldatze lanetan ari zen behargina, bi metroko altueran, baina ezin izan du argitu zer gertatu zen: bertsioak kontrajarriak dira, ez baitzegoen lekuko zuzenik. Autopsiaren zain daude.

Hildakoaren inguruko informazio askorik ere ez dute zabaldu. Bilbokoa zela adierazi du CCOOk. Sindikatu horrek azaldu duenez, Estructuras Frutos enpresarentzat egiten zuen lan, eta hori, halaber, azpikontratatuta zegoen Perez San Roman enpresaren eraikuntza lan baterako, Gasteizko Errege Atean.

Sindikatuen zenbaketaren arabera, urtea hasi denetik hamabi lagun hil dira lanean, eta beste bi desagertuta daude otsailaren 6tik, Zaldibarko zabortegian izandako luizian harrapatuta.

ELAk nabarmendu egin du eraikuntza sektoreko ezbehar tasa altua, eta hori «lan baldintza gero eta prekarioagoekin» lotu du. Hori amaitzeko, «berehalako neurri publikoak» exijitu ditu. Sindikatuak, halaber, babesa eta elkartasuna adierazi die hildakoaren hurbilekoei, eta lan istripuen «izurriaren aurka» mobilizatzera deitu du. EH Bilduk adierazpen instituzional bat egiteko proposamena aurkeztu du Arabako Batzar Nagusietan, lan istripuak salatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.