Kolonbiako Polizia «ez da bermatzen ari» herritarren elkartzeko eskubidea

2019ko azaroaren 26a
00:00
Entzun
BOGOTA. Kolonbia osora zabaldu dira aurreko ostegunean hasitako protestak. Sindikatuek deituriko herrialde mailako lanuztea zena herri mailako mugimendu bilakatu zen asteburuan, eta atzo ere kalera atera ziren herritarrak. Horiei aurre egiteko, Poliziaren multzo berezi batek gogor oldartu zitzaien manifestariei, eta 18 urteko gazte bat larri zauritu zuen larunbatean. Eztabaida handia eragin du Poliziaren jardunak, eta Ministerio Publikoak egindako ikerketak onartu egin du poliziak «ez direla bermatzen ari» herritarrek elkartzeko duten eskubidea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.