Koronabirusa

Errege Magoen desfileak atxikiko dituzte

2022ko urtarrilaren 4a
00:00
Entzun
IRUÑEA. Errege Magoen desfileak egin egingo dituzte Iruñean eta Donostian. Iruñean, Errege Magoen Desfilea erakundeak iragarri du aurreikusi bezala jarraitzea erabaki duela. Azaldu dute aire zabalean egiten den ekitaldi bat dela, eta herritarrek erabaki beharko dutela bertara joan edo telebista bidez ikusi: «Lehentasuna parte hartzaileen osasuna bermatzea izan da une oro, baita legeak errespetatzea ere». Donostian, aldaketak izango dira aurtengo desfilean, baina udalak jakinarazi du egin egingo dutela. Besteak beste, maskara jantzita eduki beharko dute parte hartzaile guztiek une oro, ibilbidea kilometro bat luzatuko dute, eta gozokiak banatuko dituzte, baina ez jaurti. Parte hartzaileen kopurua ere murriztu dute: ehun lagun inguru izango dira. Danborrada egin ala ez, berriz, urtarrilaren 10ean erabakiko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.