Itunpeko LHn irregulartasunak salatu ditu ELAk

2019ko maiatzaren 15a
00:00
Entzun
GASTEIZ. ELA sindikatuak administrazio erreklamazio bat aurkeztu du, Eusko Jaurlaritzak itunpeko Lanbide Heziketako ikastetxeetan irregulartasunak salatzeko eta horiek zuzentzeko neurriak har ditzala eskatzeko. Sindikatuak egindako kalkuluen arabera, 3,5 milioi inguruko hutsune bat dago, gastuak ordaintzeko erabili ez direnak. Hau da, Jaurlaritzak LHko zentroei eman dien diru horrekin ikastetxeek zerbitzu batzuk eskaini behar zituzten, baina ez dute egin.

Enpresetan egin beharreko praktikak kudeatzeko eta jarraipena egiteko ordu batzuk dituzte irakasleek: ikasleentzat praktiketarako enpresa bilatzen du irakasleak, eta gero lantokian egiten dituen praktiken jarraipena ere egiten du. Zentroan egin beharreko praktiketarako bigarren irakasle bat egoten da, praktiken kalitatea eta segurtasuna bermatzeko.

ELAk 2016an salatu zituen irregulartasunak. «Hezkuntzako arauek zerbitzu horiek betetzea ezartzen badute ere, eta horretarako finantzaketa publiko banatu bada ere, zentroek ez zuten horretarako erabiltzen zerbitzuok eskaintzeko jasotako dirua», gogoratu du sindikatuak. Ondorioz, irakasleen lan kargak handiagoak direla ohartarazi du, eta ikasleek ez dutela kalitatezko zerbitzu segurua jasotzen. 2017an ikerketa abiatu zuen gobernuak. Hamasei zentro aztertu zituen. Ondorioak ez zizkion ELAri erakutsi, baina sindikatuak txostena ikusteko aukera izan du; euren salaketa berresten duela esan du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.