Rohingyek Myanmarrera itzuli behar dutela esan dio Bangladeshek Bacheleti

2022ko abuztuaren 18a
00:00
Entzun
DHAKA. Michelle Bachelet Giza Eskubideen Nazio Batuen goi mandataria Sheij Hasina Bangladeshko lehen ministroarekin bildu zen atzo, Dhakan, giza eskubideen aldeko hainbat elkartek rohingyen egoerari buruz egin dituzten salaketengatik kezka agertzeko. «Ikerketa independente bat» galdegin zion gobernuburuari. Hasinak Bacheleti adierazi zion rohingyek Myanmarrera itzuli behar dutela. Human Rights Watch elkartearen arabera, 2009tik, Hasina lehen ministro denetik, 600 rohingya baino gehiago desagerrarazi dituzte Bangladeshen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.