Estrategia osorik berrikusteko prozesua hasiko du EBZk

Banku zentraleko kontseilu osteko lehen agerraldian, Lagardek adierazi du bera ez dela ez uso eta ez belatz

2019ko abenduaren 13a
00:00
Entzun
FRANKFURT. Aurpegi berria du Europako Banku Zentralak, baina ez politika berririk. Horretarako, datorren urtearen amaierara arte itxaron beharko dela azaldu zuen atzo Christine Lagarde EBZko presidenteak. Izan ere, banku zentralak bere estrategia goitik behera berrikusteko prozesu bat abiatuko du 2020aren hasieran, eta urtea bukatu aurretik nahi du aurkeztu. Helburu nagusia ez du aldatuko —prezioen kontrola, «hazkunde ekonomikoa eta enpleguak bermatzeko»—, baina xede hori lortzeko neurri berriak ere aztertuko ditu. Horien artean leudeke, Lagardek onartu zuenez, zor bonuak ez ezik, akzioak ere erostea eta herritarrei dirua zuzenean ematea, helikoptero dirua deitutakoa. Gainera, EBZko presidenteak iragarri zuen bere politikan klima larrialdia ere aztertuko duela.

Estreinako agerraldia egin zuen atzo Lagardek EBZko egoitzan, eta hasieratik argi utzi nahi zuen bera ez dela Mario Draghi, eta komunikatzeko bere estilo propioa duela. EBZren zatiketaren aurrean, Lagardek esan zuen bera ez dela ez usoa, ez belatza. «Nahiago ditut hontzak, animalia jakintsuak direlako».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.