Poliziarengandik ihesi, gazte bat hil da Frantzian

2020ko maiatzaren 29a
00:00
Entzun
PARIS. Montigny-les-Cormeilles hirian, trenak 19 urteko gazte bat harrapatu zuen herenegun gauean. Hainbat lekukok salatu dute Polizia jarraika zuelako egin zuela ihes gazteak. Gaztearen motorra trenbidean trabatuta geratu zen, eta ez zion ihes egiteko denborarik eman. Segurtasun indarren arabera, ordea, istripuaren berri izan zutenean joan ziren ezbeharraren tokira, ez lehenago.

Heriotzak protestak piztu ditu hirian, eta gauean zehar hainbat lagun atxilotu zituzten, istiluak eragitea egotzita. Atxilotutako batzuk jotzea egotzi diote Poliziari, eta bideoak ere zabaldu dituzte sare sozialetan.

Polizia iturrien arabera, goizaldeko laurak arte luzatu ziren istiluak, eta suziriak eta jaurtigaiak bota zizkieten segurtasun indarrei. Poliziak 16 eta 32 urte arteko zortzi pertsona atxilotu ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.