Argindarrak eta erregaiek inflazioa jaitsi dute

2019ko ekainaren 13a
00:00
Entzun
DONOSTIA.Inflazioak sei hamarren egin du behera maiatzean Hego Euskal Herrian, eta %1,1ean gelditu da.Kontsumo gaien garestitze motelago horren eragile nagusiak argindarraren eta erregaien prezioak izan dira. Batetik, argindarra iazko maiatzean baino merkeago erosi dute kontsumitzaileek, eta horrek etxebizitza alorreko inflazio geldotu du. Merkatu ez, baina erregaiak iazko maiatzean baino gutxiago garestitu dira aurten, eta horrek garraio sektoreko prezioen igoera erritmoa apaldu du. Aisialdiko eta kulturako prezioak ere iaz baino merkeago daude.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.