Haizetea eta olatu garaiak heldu direla eta, abisu horia

Orduko 100 kilometrotik gorako haize boladak iragarri dituzte; itsasoan, tarte batean, alerta laranja ezarriko da

2019ko azaroaren 2a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ohartarazi duenez, abisu horia ezarri du biharko. Haize bolada indartsuak espero dira, orduko ehun kilometrotik gorakoak; eta, olatuak ere handiak izango dira kostaldean. Itsaso zabalean arriskua handiagoa izango da, sei metro arteko olatuak espero baitira. Beraz, alerta laranja ezarriko dute ordu batzuetan.

Segurtasun Saileko meteorologiako zerbitzuak jakinarazi duenez, haize ufadek gaur gauerdian hartuko dute indarra, eta abisu horia ezarrita egongo da bihar eguerdira arte; ostean, haizeak ipar-mendebaldera egingo du. Hego-mendebaldeko haize boladak orduko 100 kilometrotik gorakoak izan daitezke.

Itsasoan ere abisua indarrean egongo da; besteak beste, nabigazioan sor daitezkeen arriskuak ekiditeko. Gaur gauerditik biharko goizeko seiak arte, eta 18:00etatik 00:00 arte egongo da martxan abisua. Espero da olatuak lau metro garai izatea. Hala ere, olatuak handiagoak izan daitezke ordu jakin batzuetan, eta, beraz, 06:00etatik 18:00etara alerta laranja jarri dute. Kostaldean, olatuek itsas pasealekuak busti ditzakete, batik bat, itsasgoran.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.