Bi urteren ostean, Turkiako larrialdi egoera hilaren 18ko gauean amaituko da

Berria -

2018ko uztailak 14
ANKARA. Atzo, Turkiako Gobernuaren bozeramaile Ibrahim Kalinek jakinarazi zuen hilaren 18ko gauean amaituko dela bi urte iraun duen larrialdi egoera; Recep Tayyip Erdogan herrialdeko presidenteak adierazi zuen ekaineko bozak irabaziz gero indargabetu egingo zuela 2016ko uztailean izandako estatu kolpe saiakeraren ostean ezarri zuen erabakia. Larrialdi egoera egun hartan zen amaitzekoa, eta berriz ez luzatzea erabaki du Turkiako presidenteak. Sektore publikoko 110.000 langile kaleratu dituzte bi urtean.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna