Gipuzkoako papergintza, grebara bidean

2019ko ekainaren 13a
00:00
Entzun
DONOSTIA. Akordiorik gabe amaitu zen atzo Gipuzkoako papergintzako lan hitzarmena berritzeko zortzigarren bilera. Aurrekoak bezala bukatu ere, akordiotik urrun baitaude sindikatuak eta Adegi patronala. Hurrengo egunotan aldaketarik izan ezean, greba izango da sektorearen hurrengo protagonista. Izan ere, ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek hamasei greba egunera deitu dute, horietako bi datorren asterako: asteazken eta ostegunerako.

Agiri baten bidez, LABek negoziazio blokeatzea leporatu dio Adegiri, ez duelako proposamen «seriorik» egin. Aurrerapauso bakarra ikusi du, berriz, ELAk: lan istripuetan eta gaixotasun profesionaletan langileek soldata osorik jasotzea. Baina ELAk uste du ez dela nahikoa, eta «sektorea grebara eramatea» egotzi dio Adegiri.

Patronalak, berriz, adierazi du «soldata igoera garrantzitsuak» direla proposatutakoak, urtero KPItik gora igoko liratekeelako. Gainera, azaldu du oporretan, lan osasunean eta berdintasun planetan «aurrerapausoak» eskaini dituela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.