Kongoko Errepublika Demokratikoan 60 pertsona hil dira ia astebetean

Berria -

2018ko otsailak 14
KINSHASA. Gutxienez 60 pertsona hil dira Kongoko Errepublika Demokratikoan, astebete baino gutxiagoko epean, Hema eta Lendu etnien arteko gatazken ondorioz. 2.000 etxe inguru erre dituzte egunotan, eta 20.000 herritarrek Ugandara ihes egin behar izan dute, artzapezpikutzak jakinarazi duenez.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna