KAE1eko estropadak ez du faboritorik gaur Camargon

Zarautz sendo dago sailkapeneko buruan, baina Getariak eta Deustuk irabazteko ahala erakutsi dute

2019ko abuztuaren 3a
00:00
Entzun
ARRAUNA. KAE 1 ligak sasoi honetan dituen emozioa eta oreka Camargora (Espainia) iritsiko dira gaur (17:45). Ligako 11. estropada da, eta Zarautz dago lider, 113 punturekin, Deustuk baino zortzi gehiago. Sailkapen nagusian Getaria da hirugarren, 90ekin, eta atzean du Donostiarra, 87rekin. Alde horiek ikusita, banderak lehen bien arteko kontua izan beharko lukeela dirudi, baina azken asteetan dabilen dantza ikusita, ezin da kinielarik egin. Azken zazpi estropadetatik, Zarautzek hiru irabazi ditu; eta Deustuk eta Getariak, bina. Koska bat beherago da Donostiarra, baina bigarren izateko gai izan da. Hiru txandatan ariko dira ontziak.

ETE ligakoak ere gaur ariko dira (11:00), Pasaiako (Gipuzkoa) eremu beti bihurrian. Erlojupekoan ariko dira, bost eta sei ontziko bi txandatan. Hibaikak (88 puntu) eta Zumaiak (87) lehia estua dute sailkapen nagusian, baina azken estropada Tolosaldeak irabazi zuen. ETEkoen ondoren KAE2ko estropada jokatuko da eremu berean. Orio dago sailkapeneko buruan, baina erne ibili beharko du Castrorekin, ligako azken lau estropadetatik hiru irabazi baititu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.