Amnestyren arabera, %5 urritu dira exekuzioak

2020ko apirilaren 22a
00:00
Entzun
LONDRES. Amnesty Internationalen (AI) arabera, exekuzioak %5 urritu ziren iaz munduan, 2018ko datuekin konparatuz gero, batez ere Egipton eta Japonian izandako beherakadengatik. Orotara, 2019an 657 pertsona exekutatu zituzten, eta duela bi urte, 690.

Hori bai, AIk ezin izan ditu exekuzio guztiak kontuan hartu, Txinako Gobernuak, esaterako, ez dituelako kopuru zehatzak ematen —exekuzio gehien egiten dituen herrialdea da, Amnestyren arabera—; beste herrialde batzuetan, aldiz, ez dute informaziorik ematen.

Horiek horrela, Txinaren ostean Iran izan zen zigortu gehien exekutatu zituen herrialdea: 220 hilketa karguengatik, eta beste 30 narkotrafiko karguengatik.

Aldiz, Ekialde Hurbilean eta Afrika iparraldean kontrako joera izan zuten iaz, exekuzio kopuruak gora egin baitzuen, %16, zehazki: 2018an 501 lagun hil zituzten, eta 2019an, 579. Batez ere Iraken —%93 gehiago— eta Saudi Arabian —%23—handitu zuten kopurua, duela bi urteko datuekin konparatuz gero; Yemenen eta Hego Sudanen ere gauza bera gertatu zen.

Aldiz, hamarkada batean lehenengoz, Afganistanen ez zuten inor exekutatu 2019an, ezta Taiwanen, Thailandian, Kazakhstanen, Tajikistanen, Malaysian eta Gambian ere, herrialde batzuk aipatzearren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.