Sergio Fernandez 400 metroko hesiduneko finalean izango da

Zortzigarren marka lortu du finalerdietan (49.19); Maialen Axpe, aldiz, ez da egongo pertika finalean
Sergio Fernandez, ahalegin betean.
Sergio Fernandez, ahalegin betean. JAVIER LOPEZ HERNANDEZ / EFE

Berria -

2018ko abuztuak 8
ATLETISMOA. Sergio Fernandez barañaindarra 400 metro hesidunetako finalerako sailkatu zen atzo. Fernandezek 49,19ko marka egin zuen, finalerdietako zortzigarrena,eta bihar lehiatuko da berriz (20:15). «Hau azterketa bat zen, eta, finalean naizenez, gainditu egin dut. Lehoia hemen da», esan zuen gero irribarretsu.

Duela bi urte, Fernandez Europako txapeldunorde izan zen, baina aurten lesioek ez diote lehiatzen utzi. Atzokoa sasoiko hirugarren lasterketa izan zen, eta urteko bere markarik onena egin zuen. Eta hobea izan zitekeen, azken zuzengunean bigarren sartu zen arren, azken hesia bota baitzuen. Hutsak galgatu zuen, baina ez gelditu. Laugarren izan zen txandan.

Maialen Axpek zorte gutxiago izan zuen, eta pertika jauziko finaletik kanpo gelditu zen. Arrasatearrak 4,35eko langa igaro zuen, finalean sartu zen azken jauzilariak adina, baina hiru saiakera behar izan zituen, eta horrek aukerarik gabe utzi zuen. Aurrenekoan igaro izan balu, finalean legoke. 19. izan zen sailkapen orokorrean

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna