Arrantzale bat hil da Hondarribian, itsasontzira erorita

2018ko abuztuaren 14a
00:00
Entzun
HONDARRIBIA. Arrantza deskargatzen ari zen arrantzale bat hil zen igande gauean Hondarribian (Gipuzkoa). Nasan zegoen, eta lau-sei metrotik erori zen itsasontziaren gainera —marea behera zegoen—, oraindik argitu ez duten arrazoiren bat dela medio. Hildakoak 49 urte zituen, eta Hondarribikoa zen.

Asteburuan hildako bigarren langilea izan da Hondarribiko arrantzalea. Larunbatean, 40 urteko langile bat hil zen Vianan, Nafarroan. Papelera del Ebro enpresako teilatua konpontzen ari zela, amildu, eta makina baten gainera erori zen. Suhiltzaileek eta osasun zerbitzuek langilea ateratzea lortu zutenerako, hilda zegoen. Foruzaingoa eta Lizarrako Polizia judiziala ari dira gertatutakoa ikertzen. Asteak beste biktima bat utzi du: Urdulizen (Bizkaia) hildako kamioilari bat.

Hain zuzen ere, kamioilaria zen atzo istripu larria izandako langilea. Zorrotzaurreko kanala irekitzeko lanetan ari zela, goizean, kamioi bat irauli egin zen, eta gidaria harrapatu zuen. Suhiltzaileek atera zuten, eta erietxera eraman.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.