Greba mugagabea hasi dute Asteasuko Siemens Gamesan

Langileek soldatak eguneratzea, eta haien arteko «diskriminazioak» txikitzea eskatu diote zuzendaritzari

Siemens Gamesan txandaka aritzen direnen protestaldia. ATARIA.
2020ko martxoaren 10a
00:00
Entzun
ASTEASU. Martxoaren 3an eta 5ean egindako 24 orduko greben ondoren, greba mugagabea hasi zuten Asteasuko Siemens Gamesako txandakako langileek, atzo. Deialdiak %100eko erantzuna izan duela ziurtatu dute sindikatuek. Langileek Sarrigurengo egoitzara (Eguesibar, Nafarroa) eraman zuten protesta.

2018an amaitu zen enpresako hitzarmena, eta haren berritzeak ekarri du gatazka. Soldatak eguneratzeaz gain —izoztuta daude—, azken urteetan lantegiaren barruan sortu diren langileen arteko «diskriminazioak» eta soldata arrakala txikitzeko neurriak nahi dituzte sindikatuek.

Gainera, langileen ordezkariek enpleguaren bermea eskatu dute. Hau da, multinazionalak agintzea ez duela langilerik kaleratuko. Alemaniako fabriketako langileek badute berme hori. Berme hori eskatzeko, bi orduko lanuzteak egin zituzten Asteasuko plantan, eta enpresako negoziatzaileak onartu egin zien. Arduradun hori, ordea, jada ez dago Siemens Gamesan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.