Anaitasuna ezustekotik urrun gelditu da Bartzelonan (35-26)

Bidasoak gaur jokatuko du, eta ez luke estropezurik egin beharko, etxean, Blendio Sinfin igo berriaren aurka

Ugarte Anaitasunako jokalaria, baloia irten dadin eragozten saiatzen. I. U. / FOKU.
2019ko apirilaren 19a
00:00
Entzun
ESKUBALOIA. Anaitasunak 35-26 galdu zuen atzo Bartzelonaren pistan. Urteak dira han irabaztea ia ezinezkoa dela, eta Iruñeko taldea ustekabea ematetik urrun gelditu. Atzoko porrotaren ondoren, Anaitasunak 11. edo 12. postuan bukatuko du jardunaldia, jaitsierako eta Europako postuetatik urrun.Sei jardunaldi falta dira liga bukatzeko eta Iruñeko taldeak ia ez du ezer jokoan.

Anaitasuna, dena den, gogotsu atera zen atzo eta aurre egin zion Bartzelonari hasieran (9-7, 19.min.). Etxekoek, baina, azeleragailua sakatu, eta bost goleko ireki zuten atsedenaldirako (16-11). Bigarren zatian are gehiago handitu zituzten aldeak.

Bidasoak, bestalde, gaur jokatuko du 25. jardunaldiko partida. Blendio Sinfin hamargarren sailkatua hartuko du Artalekun (19:00). Aurkariak ez du ezer jokoan, eta txakalaldi betean da. Bidasoa, aldiz, bigarren postuari eusteko borrokan sartuta dago. Bi taldeen arteko motibazio aldea ikusita, etxekoek ezin dute hutsik egin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.