Alejandro Fernandez izendatu dute Kataluniako PPko presidente

Berria -

2018ko azaroak 11
BARTZELONA. Alejandro Fernandez Kataluniako PPko presidente izendatu zuten atzo, Sitgsen egin zuten kongresuan. Kataluniako Parlamentuan PPren bozeramailea da Fernandez, eta, orain, Xavier Garcia Albiolek azken 20 hilabeteotan izan duen kargua hartuko du. Zuzendaritzan sartu du Enric Millo, iazko independentzia erreferendumean Espainiako Gobernuaren Kataluniako ordezkaria zena.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna