Zisjordanian kolonia gehiago eraikitzea onartu du Israelek

Bide eman die kolono juduentzako 3.000 etxebizitza altxatzea aurreikusten duten hainbat proiekturi

Kiryat Arba kolonia, Hebron hirian (Palestina). ABED AL-HASHLAMOUN / EFE.
2021eko urriaren 29a
00:00
Entzun
TEL AVIV. Israelgo Plangintza Kontseilu Nagusiak kolono juduentzako 3.000 etxebizitza baino gehiago eraikitzea aurreikusten duten hainbat proiektu onartu zituen asteazkenean, Peace Now Israelgo GKEak atzo baieztatu zuenez. Koloniak Zisjordanian altxatzea aurreikusten du Tel Avivek, Palestinaren lurralde okupatuetan. Kontseiluak azken onarpena eman zion kolonoentzako 1.800 etxebizitza gehiago eraikitzeari, eta aurretiko onarpena eman zien beste 1.344 etxebizitza egiteko proiektuei.

Peace Now erakundeak nabarmendu zuen kolonia horietako gehienak Zisjordaniaren «oso barnealdean» eraiki nahi dituztela, eta bakartuta dauden hainbat koloniak «zabalpen masiboa» izango dutela.

AEBetako Gobernuak Israelen kolonizazio politika kritikatu ondorengo egunean hartu zuen erabakia Plangintza Kontseiluak. Asteartean, «kokalekuen hedatzea» gaitzetsi zuen Joe Biden AEBetako presidentearen administrazioak, «irmoki» neurri horren kontrakoa dela adierazita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.