Torrentek jasaten dituen «presioak» salatu ditu Torrak

2020ko urtarrilaren 25a
00:00
Entzun
BARTZELONA. Quim Torra Kataluniako presidenteak Roger Torrent Kataluniako Parlamentuko presidentea jasaten ari den «presioak» salatu zituen atzo, haren inhabilitazioaren auziaren harira.

Presidentetzako kabinetearen ohar baten bidez, Torrak adierazi zuen presio horiek «jasanezinak diren muga batzuetara» iristen ari direla: «Ez dira legediarekin bateragarriak». Herenegun arratsaldean, Espainiako Hauteskunde Batzordeak Torrenti 48 orduko epea eman zion Torra diputatu kargutik kentzeko; Kataluniako Parlamentuak osoko bilkura du etzi, eta gobernuburuak horretan parte hartzeko asmoa du.

Ganberako abokatuek adierazia dute hauteskunde batzordeak ez duela eskumenik Torrari diputatu akta kentzea agintzeko, agintariaren aurkako epaia irmoa den arte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.