Prest da AEBetako Kapitolioko erasoko ikerketa

2021eko maiatzaren 15a
00:00
Entzun
WASHINGTON. Alderdi Demokratak eta Alderdi Errepublikanoak atzo jakinarazi zutenez, adostasun bat lortu dute AEBetako Kapitolioari iragan urtarrilean eginiko erasoari buruzko ikerketaren inguruan. Hala, ikerketa batzorde independente bat sortuko dute, hamar kidekoa, eta horiek «esperientzia handia» izan beharko dute «legearen aplikazioan, eskubide eta askatasun zibiletan, pribatutasunean, zerbitzu sekretuan eta zibersegurtasunean».

Nancy Pelosi Ordezkarien Ganberako presidente eta agintari demokrata pozik agertu zen erabakiarekin: «Beharrezkoa da urtarrilaren 6an gertatu zenari buruzko egia bilatzea batzorde independente eta alderdi aldebiko batekin, eta I-11renaren antzekoa izatea. Jendetza baten eraso terroristaren arrazoiak, segurtasuna eta gertakariak aztertu behar dira».

Iragan urtarrilean, Donald Trump orduko jarduneko presidentearen 800 jarraitzaile Kapitolioan sartu ziren, Joe Bidenen garaipenaren ziurtatzea eragozteko helburua zutela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.