Javier Landeta da Federazioko presidente berria

2021eko martxoaren 2a
00:00
Entzun
HAUTESKUNDEAK. Javier Landetak ordezkatuko du Luis Mari Elustondo Euskadiko Futbol Federazioaren presidente karguan. Landeta Koikili Lertxundiri nagusitu zitzaion atzo, Ipuruan egindako batzar nagusian. 86 boto jaso zituen presidente berriak, eta Lertxundik 29. Beste bat, berriz, txuria izan zen. Beraz, Landetak eta haren lantaldeak gidatuko du Euskadiko Federazioa hurrengo lau urteetan.

«Harro gaude batzarrak babesa eman baitigu. Gogor borrokatuko gara euskal futbolaren alde. Ez dago denbora galtzeko. Gure hauteskunde programa bete behar dugu. Gure ardura da», esan zuen irabazi berritan. Eskua luzatu zion Lertxundiri. «Ideia guztiak ongietorriak izango dira, guztiok helburu bera baitugu: euskal futbolarentzako onena»

«Adostasunetik» ofizialtasunaren aldeko urratsak egiteko prest azaldu da Landeta. Hain zuzen, zenbait lagunek ofizialtasunaren aldeko kontzentrazioa egin zuten Ipurua atarian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.