Liga profesionala izateko prozesua, «motelaldian»

2021eko azaroaren 11
00:00
Entzun
FUTBOLA. Espainiako Futbolarien Elkarteak (AFE) oharra kaleratu zuen atzo, emakumezkoen liga profesionalaren estatutuak onartzeko prozesuaren «moteltzea» salatuz, liga profesionaltzat jo eta handik hiru hilabetera. Horrez gain, Kirol Kontseilu Gorenari gai horren inguruan duen «lidergo falta» egotzi zion. Elkartearen arabera, hiru hilabete baino gehiagoz luzatu den «blokeoa» ari da izaten, eta «harrigarria» iruditu zaio gizonezkoen eta emakumezkoen ligetan dauden klubek duten «elkar ulertzeko eta akordiorako ezintasuna».

Lehen Mailako futbolariek azpimarratu dutenez, «emakumeen futbolaren profesionalizazioa da kirolean berdintasunaren alde lan egiteko modurik eraginkorrena; are gehiago gizonen eta emakumeen arteko desberdintasun egoera agerikoa denean». Gainera, moteltze horren eraginez, hainbat kluben bideragarritasun ekonomikoa «arriskuan» dagoela ere gogorarazi dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.