EH Bilduk osoko zuzenketa jarri die aurrekontuei

Elkarrekin Podemosi aurpegiratu dio uko egin diola «aldaketa estrukturalak» egin nahi izateari

2019ko abenduaren 6a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Eusko Jaurlaritzak eta EP Elkarrekin Podemosek 2020ko aurrekontuak onartzeko aurreakordioa lortu zuten asteartean. EH Bilduk, ordea, ez du bat egiten kontu horiekin, eta itzultzeko eskatu du. Horregatik, joan den astean ohartarazi bezala, horien aurkako osoko zuzenketa bat erregistratu du Eusko Legebiltzarrean. Maddalen Iriarte koalizio subiranistako bozeramaileak atzo azaldu zuenez, Jaurlaritzarekin —EAJ eta PSE-EE— aurreakordioa lortuta, Elkarrekin Podemosek uko egin dio «aldaketa estrukturalak» hauspotu nahi izateari.

Iriartek salatu zuenez, Iñigo Urkullu lehendakariaren kabineteak diseinatutako aurrekontuek «austeritateari» eusten diote, eta ez dituzte lehengoratzen azken urteotan gastu publikoan egindako «murrizketak». Iruditzen zaio, horrenbestez, Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban arrakala soziala «larriagotuko» dutela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.