50 lagun hil dira gutxienez azken bonbardaketetan

2020ko urtarrilaren 7a
00:00
Entzun
TRIPOLI. Khalifa Haftar Libia ekialdeko buruzagi militarra aurrera egiten ari da. Atzo Sirte hirian sartu ziren haren aldeko miliziak; Tripolitik 350 kilometro ekialdera dago Sirte. Igandean, berriz, haren agindupean eginiko erasoen ondorioz, gutxienez 50 lagun hil ziren hiriburuan, eskola militar baten aurkako bonbardaketan. Egun, herrialdea zatituta dago: NBE Nazio Batuen Erakundeak onartutako gobernuak agintzen du mendebaldean, ekialdean Hafter da buru. Iragan apirilean hasi zuen Hafterrek Tripoli hartzeko erasoaldia, eta azken asteetan gogortu egin dituzte erasoaldiak.

Turkiako Gobernua, berriz, herrialdera tropak bidaltzen hasi da Tripoliko gobernuari laguntza emateko asmoz. Recep Tayyip Erdogan Turkiako presidentearen arabera, helburua ez da «borrokatzea», «aldi baterako su-etena» mantentzea baizik. Turkiako Parlamentuak aurreko astean eginiko ezohiko saio batean onartu zuen Libiara tropak bidaltzeko mozioa aldeko 325 eta aurkako 184 botorekin.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.