Arriola salatu dute, «prebarikazioa» leporatuta

Atzoko elkarretaratzea. J.F. / FOKU.
2020ko maiatzaren 29a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Etxebizitza eskubidearen aldeko eta gizarte bazterkeriaren aurkako Gasteizko taldeko bi kidek salaketa bat jarri dute Iñaki Arriola Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza sailburuaren aurka, taldearen «babes osoarekin». Guillermo Perea taldeko kideak azaldu duenez, «prebarikazio, iruzur edo maula delituak» egiteagatik erabaki dute salaketa aurkeztea.

Pereak jakinarazi duenez, apirilaren 7an jakin zuten Vitalquiler taldeak «finantzaketa publikoarekin» eraikitako bostehun etxebizitza saldu zizkiola Suediako Catella inbertsio funtsari. Hain zuzen, azaldu du Vital Kutxak —egun, Kutxabank— eta Adania enpresa taldeak sortutako talde bat dela Vitalquiler. «Kutxabankek etxebizitza horiekin alokairu sozialaren kudeaketa esku pribatuetan utzi du».

Jaurlaritzaren erantzukizuna ere gogoan izan du Pereak: «Eragiketa hau ez litzateke posible izango Jaurlaritzaren eta hura osatzen duten alderdien, EAJ eta PSE-EE, zeregin erabakigarririk gabe». Haren arabera, etxebizitza horien salmenta baimentzeaz gain, parkea handitzeko aukera «galdu» du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.