Gantz hautatu dute Parlamentuko buru Israelen

2020ko martxoaren 27a
00:00
Entzun
TEL AVIV. Orotara 74 diputatuk bozkatu zuten atzo Urdina eta Zuria koalizioko buru Benny Gantzen alde, tartean Benjamin Netanyahuren Likud alderdiko hainbatek. Israelgo hainbat komunikabidek zabaldu dutenez, batasuneko gobernua osatzeko lehen pausoa litzateke atzokoa. Haren arabera, parlamentuko buru izango litzateke Gantz gobernua osatu bitartean. Hura adostutakoan, Likudeko diputatu baten esku geratuko litzateke kargua.

Hala, Urdina eta Zuria koalizioko burua Atzerri edo Defentsa ministro izatera igaroko litzateke 18 hilabetez. Tarte horretan, Netanyahuk hartuko luke lehen ministroaren kargua, eta, denbora hori igarota, Gantzen esku geratuko litzateke. Horrez gain, gobernuko karguen erdiak ere eskuratuko lituzke koalizioak, nahiz Likudek baino diputatu gutxiago izan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.