Koronabirusa

Etxegaraik galdegin du euskal presoak aintzat hartzea

Jean Rene Etxegarai. G. FAUVEAU.
2020ko apirilaren 1a
00:00
Entzun
BAIONA. Euskal Elkargoko lehendakari Jean Rene Etxegaraik galdegin dio Frantziako Gobernuari euskal presoak ere aintzat har ditzan koronabirusaren krisiaren karietara hartu behar dituen neurrietan. Etxegarairi «onartezin» iruditzen zaio «dekretuak salbuespena egitea euskal preso politikoentzat», eta oroitarazi du preso horietarik zenbait «biziki osasun egoera txarrean» daudela.

Etxegaraik ez du ulertzen zergatik ematen dieten euskal presoei tratu desberdina: «Ez dugu erraten euskal presoei leporatzen zaiena larria ez denik, baina larritasun maila bereko ekintzak leporatzen zaizkien beste preso batzuk askatuak izan dira».

Euskal Elkargoko lehendakariak iragarri du Frantziako presidentearengana jotzeko asmoa duela: «Harengana jotzeko asmoa dugu, baita justizia ministroarengana ere, euskal presoak edo, gutxienez, egoera zailenetan daudenak aska ditzaten».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.