Suhiltzaileek LEP bateratua kritikatu dute Gasteizen

Elkarretaratzea, atzo. J. FONTANEDA / FOKU.
2022ko abenduaren 23a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Arabako suhiltzaileek elkarretaratzea egin dute Gasteizen, Eusko Jaurlaritzaren egoitzaren aurrean. Arabako eta Gipuzkoako aldundiek Arkautin (Araba) egindako LEP lan eskaintza publiko bateratua salatu dute, LEP bateratuari ez! Arkautin LEPik ez! lelopean.

Suhiltzaileek egungo azterketa eredua kritikatu dute, uste baitute ez datorrela bat lanbideak eskatzen duenarekin. Hala azaldu zuten herenegun langileen ordezkariek Eusko Legebiltzarrean. Kritikatu zuten «babesgabe» sentitzen direla, besteak beste, prozesuak iraun bitartean irizpideak aldatu dituztelako.

Suhiltzaileek salatu dute azaroaren 20an argitaratu zituztela probaren oinarriak, eta hurrengo egunean aldatu egin zituztela, horren berri eman gabe. Azaroaren 26an egin zuten azterketa. Oso hautagai gutxik gainditu zuten: 1.169tik 182k. Irizpidea berriro aldatuta, azkenean 287 hautagaik gainditu zuten. Suhiltzaileek beste irregulartasun batzuk ere salatu dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.