LABek ez du «erakundeen beste iruzurrik» onartuko

ELAk elkarretaratzea egingo du gaur Eudelen aurrean, langile publikoen «egoera dramatikoa» salatzeko

2022ko otsailaren 15a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Arlo publikoan orain arte kontratuen metaketaren bidez bete izan diren lanpostu guztiak finko egitea proposatuko du LAB sindikatuak sektore publikoko negoziazio mahaietan. Horrekin batera, behin-behineko langileak beren lanpostuetan egonkortzeko neurriak proposatuko ditu. Hala, sindikatu abertzaleak bere bide orriaren berri eman du: «Behin-behinean dauden lanpostu guztiak salbuespenezko deialdietan atera behar dira. Hemen sartzen ditugu programa kontratu guztiak, zerbitzu eginkizun guztiak, eta baita kontratu metaketaren bidez bete diren lanpostuak ere». Dagoeneko indarrean dauden deialdiak prozesu horietara egokitzeko eskatu du, halaber, LABek. «Lanpostuari egokitzen zaion gaitegia erabiltzea eskatuko dugu, gaitegi orokorrak alboratuz, eta bertako langileak egonkortzeko neurriak eskatuko ditugu, hala nola lan eskarmentua lehenestea, erakunde deitzailean lan egindako denbora lehenestea eta plaza lortu ezean erakundean egonkortasuna bermatzeko neurriak izatea».

Bestalde, ELA sindikatuak elkarretaratzea egingo du gaur Eudelen egoitzaren aurrean. EAEko udal eta aldundietako enplegu egoera «dramatikoa» dela dio: «80.000 langile daude esparru horretan, eta horietatik 40.000tik gora pribatizatutako langileak dira; pribatizatu gabeko langileak 38.000 dira, eta horien artean behin-behinekotasuna % 40koa da».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.