Alfa zigortu dute, greba eskubidea urratzeagatik

Eibarko epaitegiak esandakoa betetzeko eta jarrera aldatzeko eskatu dio langile batzordeak APCri

2018ko apirilaren 11
00:00
Entzun
EIBAR. Greba mugagabearen 134. egunean ailegatu zen albistea, atzo: Eibarko epaitegiak zigortu egin du Alfa Precision Casting, greba eskubidea urratzeagatik. LABek azpimarratu du epaiak berretsi egin duela langile batzordeak behin eta berriz salatutakoa: grebalarien lanpostuak lanean jarraitzen duten beharginekin betetzen ari dela.

Epaiaren arabera, enpresak honako urraketa hauek egin ditu: lehenik, lanean ari ziren langileak lanpostuz aldatu ditu, lau hilabetez, grebalarien lanpostuak ordezkatzeko eta grebaren eragina zapuzteko; bigarrenik, opor egunetan ere lanean jarri ditu langile horiek; azkenik, APCko greba batzordearen eskubideak urratu ditu, haren lana oztopatuz eta askatasun sindikala mugatuz.

Langile batzordeak epaia betetzeko eskatu dio konpainiako zuzendaritzari. Halaber, «zuzenketa publiko bat» egiteko eskatu dio Eibarko alkateari, Miguel de los Toyosi, duela hilabete «enpresaren asmoen eta eskirolen aldeko jarrera irmoa azaldu izanagatik».

Zuzendaritzak likidaziora eraman zuen APC abendu hasieran. LABek gogora ekarri du mahai gainean jarraitzen duela 131 langile kaleratzeko lan erregulazio espedienteak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.