BBVAko kargu denak utzi ditu Gonzalezek

2019ko martxoaren 15a
00:00
Entzun
MADRIL. BBVAren akziodunen batzarrera urak harrotuta iritsiko dira. Bilboko Euskalduna jauregian egingo dute batzarra gaur. Bezperan, Francisco Gonzalez presidente ohi eta orain arte ohorezko presidente zenak gutun bat bidali zion Carlos Torres egungo presidenteari: behin-behinean kargu denei uko egiten diela jakinarazi zion. Villarejo auziak zipriztindu du azken asteetan Gonzalezen jarduna, ustez 2004an entzuketak agindu baitzituen bera kargugabetzeko aukeren inguruko informazioa biltzeko. Pentsatzekoa da batzarrean akziodunek auzia argitzeko eskaera egingo diotela Torresi, eta, hain zuzen, horregatik alde egin du Gonzalezek: «Nire erruz bankuaren izena kaltetu ez dadin». Auzia argitu arte ez da itzuliko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.