Petronorreko langileak grebara deitu dituzte biharko

2021eko uztailaren 10a
00:00
Entzun
MUSKIZ. Petronorrek Muskizen (Bizkaia) duen plantako langileek greba deialdia egin dute biharko. Langile batzordeak hilabeteak daramatza enpresak maiatzaren 3an onartu zuen aldi baterako erregulazioaren aurka mobilizatzen. Salatu du langile batzuk erregulazioaren eraginez etxean dauden bitartean354, lantalde osoaren herena, beste batzuk aparteko ordu asko egiten ari direla. Batzordearen kalkuluen arabera, maiatzean 11.500 aparteko lan ordu egin ziren, eta, hala ere, hainbat mantentze lan egiteko gelditu ziren: besteak beste, findegiko hainbat ekoizpen unitate zaintzarik gabe daude egunotan, eta segurtasun ikuskapen batzuk atzeratzen ari dira. Egoera hori «oso larria» dela uste du batzordeak, eta lan ikuskaritzari jakinarazi dio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.