Kanadan hemeretzi lagun hil dituzte tiroka

2020ko apirilaren 21a
00:00
Entzun
OTTAWA. Poliziaren uniformeaz jantzitako 51 urteko gizon bat tiroka ibili, eta gutxienez hemeretzi lagun hil zituen herenegun Kanada hego-ekialdeko Eskozia Berria probintzian. Larunbatean hasi zuen erasoa, eta hamabi ordu iraun zuen, Kanadako Poliziak erasotzailea hil zuen arte.

Hiltzailea hainbat lekutan ibili zen tiroka, Poliziaren autoen erreplika batean. Agintariek esan dutenez, badirudi hasieran jomuga bat zuela, baina gero edonor hiltzen aritu zela; Justin Trudeau Kanadako lehen ministroaren esanetan, «egoera ikaragarria» izan da.

Poliziak ohartarazi zuen balitekeela hildako gehiago egotea, hiltzailea hainbat lekutan ibili baitzen tiroka.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.